
Sopela surflari hasi berrientzat
Uda eta oporrak iristearekin batera, geroz eta lagun gehiagok erabakitzen dute jauzia egin eta gure kostaldean jarraitzaile gehien duen kiroletako batean hastapenak ematea, surfean alegia.
Ezin dugu aurkakoa esan. Hasiera ez da batere erraza. Eta zer esanik ez olatuekin lehen harremana nor berak bere kabuz egitea erabakitzen badu.
Horregatik, gure gomendioa argia da. Zoaz gure hondartzetan ditugun eskola bikainetako batera, ikastaroetan eman izena eta han eskarmentu handiko surflari profesionalek emango dizute behar duzun laguntza guztia.
Sopela Kosta Fest-en laguntzaile ditugun bost eskoletako batean eman dezakezu izena:
- Aloka surf eskola
- Peña Txuri surf eskola
- Gorka Yarritu surf eskola
- La Salbaje surf eskola
- Uribe Kosta surf eskola
Behar duzun materiale guztia utziko dizute, zutunik jartzeko lehen saioetan ondoan izango dituzu eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizute.
Olatu onak har ditzazula!